header-image

Mekanika Aplikatuan irakasle-ikertzailea


  • Kokapena: Arrasate (Espainia)
  • Kontratua: Mugagabea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ingeniaritza
  • Lan-modalitatea: Presentziala

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa // Escuela Politécnica Superior

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktiko, berritzaile eta konprometitua da, pertsonen garapenean oinarritua, enpresen eta gizartearen beharretara bideratua, etorkizuneko erronkei aurre egiteko pentsatua non ezagutzak eta bere aplikazioak ez duten mugarik.

Lanpostuaren deskribapena

Mekanika Aplikatuaren Arloa materialen portaera mekanikoan, makinen portaera mekanikoan, industria-eraikuntzetan, simulazio- eta modelizazio-teknika mekanikoetan eta karakterizazio mekanikoko teknika esperimentaletan espezializatzen da.

Honako hauek egiteko aukera izango duzu:

Irakaskuntza jarduerak:

  • Ingeniaritzako ikasleei prestakuntza ematea, zure jardueraren etengabeko hobekuntzan lan egingo duen talde batean parte hartuz, eta zure espezializazio arloan eta hezkuntza metodologietan egunean mantenduz.
  • Irakaskuntza-jarduera horiek mekanika aplikatuaren esparrukoak izango dira: fisika mekanikoa, dinamika, materialen erresistentzia, egiturak eta elementu finituak.

Ikerketa eta Transferentzia jarduerak:

  • Ikerketa eta Transferentzia proiektuak garatuz, proiektuaren fase desberdinetan eta bere estrategiaren definizioan parte hartuko duen talde baten parte aktiboa izanik. 

 

Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu

 

 

Baldintzak

Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.

Baldintzak

  • Prestakuntzakoak:

      - Industria Ingeniaritzako Masterra edo Mekanika Ingenieritzako Masterra edo baliokidea.

  • Ezagutza espezifikoak:

      - SolidWorks (CAD, CAE) (oinarriko ezagutzak).

  • Hizkuntzak:

- Euskara B2.

- Inglés B2.

  • Baloratuko da:

      - Portaera Mekanikoarekin eta Produktu Diseinuarekin lotutako gaietan doktoregoa.

 

Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure bokazioa garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.

 

 

Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?

https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa

 


  • Kokapena: Arrasate (Espainia)
  • Kontratua: Mugagabea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ingeniaritza
  • Lan-modalitatea: Presentziala